XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aphezpikuak Alemanen denboran

Han-hemenka aphez batzu gerthatu dira, ez baitzioten Alemanari beltzuri handirik egiten. Bainan ez litake zuzen heien itzalean gorde diten bertze zonbaiten balentriak. Egun aphezpiku bakhar batzu aipha ditzagun.

Mgr Rodie, Agen-eko aphezpikua biziki gaizki ikusia zen alemanen adichkidetan; eta kaietako langile batek nik dakita zer ichtorio salhaturik, gau batez pherdek preso altchatu zuten eta bortz-pa-sei astez atchiki... Compíegne eta bertze zenbait lekutan gaindi.

Mgr Théas, Montaubon-ekoak hiru ilabethe eman ditu presondegian, letra bat ederra bainan eder bezain idorra aleman aintzindari bati igorririk, heien salbakerien kontra. Alemanak joan direlarik, Frantzian utzi behartu zaiote bertze sei ehun presonerekin. De Gaulle jeneralak aireko bat eman dio etcherat itzultzeko. Ezin ditake erran zer ongi ethorria egin dioten fededunek eta fedegabek ere!

Gure Aphezpiku zena ere, Mgr Vansteenberghe, ez zen hurbiltzekorik, alemanen adichkide-mina. Jadanik Bulletin diocesain khendu zioten, eta baimena frango errefusatu. Bizi izan balitz, uste izaiteko da preso ere altchatuko zutela!